We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Nor Da Norbera?

by Etxekalte

/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    Purchasable with gift card

      €10 EUR  or more

     

  • Compact Disc (CD) + Digital Album

    Includes unlimited streaming of Nor Da Norbera? via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    ships out within 15 days
    Purchasable with gift card

      €12 EUR or more 

     

  • Record/Vinyl + Digital Album

    Includes unlimited streaming of Nor Da Norbera? via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    ships out within 15 days
    Purchasable with gift card

      €18 EUR or more 

     

  • Nor Da Norbera? - Kamiseta
    T-Shirt/Shirt

    Sold Out

1.
Beste, besterik gabe, korapilatu barik esango dut artez, kantuen bidez. Pentsaminei barka baino lehen, hogei egun dolorez bete- ko ditut sabaiak pintatzen, lo egiteko errez. Mugatuta gaude eta errepikatzen! Hitzen minei barka baino lehen hogei egun dolorez bete- ko ditut sabaiak pintatzen, lo egiteko errez. Esaidazu hau dela nahi dudana, gure hizkeran zabaltzeko balorea lortu. Eta hor kanpoan egitera ausartzen ez naizena, hitz hauetan adierazten dut. Ta ez naiz oroitzen, ausardia zer zen? Pausoa ematen dut, distantzia neurtzen. Ta ez naiz oroitzen, fedea zer zen? Bihotza ematen dut, sinistu ez arren.
2.
Eta Galderen 02:28
Zertarako itzultzen zara? Ezin utzi nazakezu nire gobernuaren jaun? Behin loratzen nenbilen, kantu hauek orekara bideratzen. Eta galderen… Eta galderen artean, beste hasperen bat. Min ematen du odolean, min ematen du. Merezi al du benetan holan pentsatzeak? Bizitza al da kimeraren bat norberan gelan? Noiz arte gelditzeko? Orduak… Idatzi dezakezu hausnartu atsedenik gabe, lurperatzeko... Momentuetan murgildu, bertan galdu berriz ere, hondoratzeko... Eta galderen... Eta galderen artean, zu zara erantzuna. Min ematen du odolean!
3.
Arpi Eman 02:48
"Izan nahi duzuna" esan zidaten garai honetan. Zaindu eta ea noizbait aurkitzen dituzun erantzunak, aurrera egiteko! Ezin izan nuen arpi eman, gainera, nirelako asko badaude belaunaldi honetan. Aukera galduak! Zain hemen, berriz kantatzen gaudenen ahotsak. Zain hemen, zuri kantatzen, unea sentitu nahian, eszena sentitu nahian! Ohiu hau zabaltzeko haizea bagina… Libreak izan arren, ezpainak lotu daitezke.
4.
Zertan Joan 02:56
Gure azkena noizbait sentitzeko, arriskuaren ondoan gelditzeko, entzuten nuen hotsa agertzeko, begirunea bueltan batzeko, galdezka nintzen, dei egiten, berriz ere. Zertan joan naiteke hegoaldera lur honetan beroa badaukat. Sustraien aldentze oparo hauetatik, sei metrora mantendu beharko naiz. Eta oraingoan sentimentu hori, nirekin bat desagertzen badoa, ahal izango dut esan: "Mea culpa" Sei metrora mantendu beharko naiz. Gauerdian izartu zerbait, norbait, norbera. Bakardadean ez hiltzeko funtsezkoa dena. Aukerak galdu nituen, orriak zuriz marrazten. Zertarako joan? Zure itzala nire argira iristeko?
5.
Semitriste 01:41
Zerua dau semitriste, baina aldatu ezkero, elaiek kantako zuten "BBH" barriro. Ni ere batu beharko nintzen aldarri barik behingoz, eurekin bat egin eta lokartu betiko. Goiz da oraindik, gustora nago, abisatu ametsetik esnatzean. Lur honetan mantentzeko azken batez, azken baten.
6.
Uste dut gainezka nagoela eta heldu naiz ikustera. Abiapuntu bat izan leike, beste behin gogaitu arte. Eta horrela bai hasi neike indarrak usteldu arte. Orain, ikusi al dut paisaia berri bat? Eta ez zaude hemen, Ziur aski, ideia ona ez zen, ahaztu, arren. Gehiegi eskatzea da! Oroigarri bat doa honetan, jasotzen baduzu, erantzuidazu: "Ulertzen zaitut". Baina zuk niri sinistuidazu, sentzua hartzen doala ordu txikitan. Ber baloratzen, geu elkartu arte iragana nahikoa al den, edo ahaztu beharko nuke? Ber baloratzen, geu elkartu arte iragana nahikoa al den, oroituko al zenuke?
7.
Ostabe ere kontatu! Uste dut badudala hortik bueltaka. Eta berba asko egin genuen sakonean. Zer ote zen? Jada ez bada... Orain ez dakit nola zauden ezta noraino heldu ahal naizen. Zaila da ikastea inoiz huts egin gabe. Datorrena eraikitzeko egon arren. Txanpon baten aurpegiak bezala Airean egon al gara bueltaka? Hartu arte norbaitek salbuespenik gabe. Nekatu naiz, ni banoa Berdina beti. Orain ez dakit nola zauden ezta noraino heldu ahal naizen. Bada garaia, istori guzti haiek eraikitzeko egon arren. Zentzu barri bat eman eta irten. Eraikitzeko egunaren ordua da!
8.
Irakasten dira arau ta esaldiak eragin bizian. Gero, bakoitzak berea jarraitu ahal dezan erakustaldian. Banderak batuta zeru goietan. Zuengan nik jartzen dut maite dudana, denon artean salbuesteko, oreka mantendu. Adosteko, hamaika aukera, eztabaida ez da erreza. Gainjartzera ohitu gara, Ondokoaren sormena baztertzera. Banderak batuta zeru goietan. Zuengan nik jartzen dut maite dudana, denon artean salbuesteko, baina oreka mantendu.
9.
Ilun dago herria, mugimendu gabe. Nire oinei begira entzuten beste behin: "Nor da norbera?" Artez jarraitzen dut berez, alde zaharran sartzen eta nor da norbera? Aurkitzear gaude, noizbait… Izan nintzen beldurretan, norbera zelan ahaztu, bueltan gidatu? Atzera begira, ezin da gainetik berau kendu. Zein ilunabarra zen akordatzera eraman ninduena? Nire azken agerraldia al zen eguna estali baino lehen? Etengabe saiatzen naiz irauten. Sentibera izan, banintzen, berdin nabil ez naiz damutzen, hitzak berriz irensten. Eta beraz moduren baten, ez dut maila beran sentitzen, hitzek naute irensten.
10.
Hemen oraindik, zenbatgarren saiakeran? Hobeto erori, hobe lokartu hor kalean, farol argien babesean. Desagertu egin zen euri tanten soinuren baten. Hasi zen sentitzen, beti nahi izan zuen ilargia ikutzen. Eta amaitzen zara paroxismo honetan, arteen kutxuetan. Eta izango zara beste behin nolabait, eraikitzeko tresna. Etxekalte eta hasi zirenen egi bakarra. Desagertu egin zen euri tanten soinuren baten. Hasi zen sentitzen, beti nahi izan zuen ilargia ikutzen. Honela, batera!!!

about

Recorded, mixed and mastered by Victor Sanchez in ELKAR Estudioa (Donosti) and produced by Victor Sanchez and Etxekalte.

credits

released May 6, 2022

Eskerrak:

Eskerrak Victor Sanchez eta Habi taldeari gure lagun eta lankide izateagatik, gu ulertzeagatik eta denbora elkarbanatzeagatik. Beti izango zarete inspirazio bat guretzat eta beti izango duzue leku bat gure bihotzetan. Sortutakoa ezin da apurtu.

Etxekalte ez gara 4 bakarrik izan oraingo honetan.
Unai Guenetxea, segurtasuna izan zara bai zuzenekoetan eta bai gure zalantzetan, soinu ona zer den badakizu baina pertsona hobeagoa zara.

Margot, beharbada zuk ulertzen duzu Etxekalte guk baino hobeto. Beti bilatzen eta beti sakontzen. Ezagutzen ez genituen gauza asko ulertu ditugu zu zaudenetik, baita gure buruak ere.

Unai eta Margot, taldekideak zarete guretzat, ezinezkoak betetzen dituzue.

Azkenik, esker beroenak gure egunerokoei, oreka mantentzen lagundu diguzuen guztioi. Aitor Marcos hitzen maisuari, Unai Oterori zure zintzotasunagatik, Aitor Bilbaori kafeengatik, Mikel Madariagari beti prest egoteagatik, Perreri gu zaintzeagatik, Ansori gu entzuteagatik, Jon Fresco eta Beñat Zelaari materialengatik, Txoko azuleri, Tiro Pun Ekoizpenak eta Arriguriri, eta nola ez Jitu eta Elkar-eri gutan apustu egiteagatik.

Gure familiei, Asier, Unai, Miren, Unai eta Gorka. Ezin ahaztu, Marina, Ziortza, Naroa eta Antton. Maite zaituztegu.

Kantu hauek zuenak dira.

license

all rights reserved

tags

about

Etxekalte Bermeo, Spain

Etxekalte gurea bezain zurea da.

Unai Irisarri: Ahotsa eta Gitarra
Jon Andoni Juarez: Baxua
Iker Etxebarria: Bateria
Iñaki Olondo: Koroak eta Gitarra

shows

contact / help

Contact Etxekalte

Streaming and
Download help

Report this album or account

Etxekalte recommends:

If you like Etxekalte, you may also like: